XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) batzuk euzkeraz idatzita, besteak erderaz, euzko-euzkaldunai ala euzko-erdaldunai eskeintzeko; eta asieran bizkaieraz eta gipuzkoeraz, laburdieraz eta zuberoeraz egiñak.

Egizko eliztiak baño, apika, ikasteko erak eta era errezenak izango zaizkigu obeak.

Bearra izango da, elizti edo ikasteko era oiek, Euzkadi osorako era berean egiñak izatea.

Orrengatik, liburuak egin baño lenago, egokia izango da era berezi ori, onena nolakoa izango zaigun ikustea.

Irakurtzen ikasteko liburuak, naiz bizkaierazko ta gipuzkoerazkoak, naiz laburdierazko ta zuberoerazkoak, berdin izateko Euzkadi osorako.

Al-izan ezkero, irakurtzeko liburuak ere, bi malletan egiteko: lenengoa, eliztiaren bigarren mallara eldu ondoren erabiltzeko; eta bigarrena, eliztiaren irugarren malla ikasi ta gero asteko edo.

Liburu oiek baño lenago, umeentzako liburu tipiak oso egokiak izango lirake, erderaz kartilla esaten zaizkienen antzera.

Euzkeraren ikasketa ongi biribiltzeko, udako egon-aldiak eta udako ikastaroak izango zaizkigu onuratsuak oso; orrelakoak antolatu bearr, beraz.

Udako ikastaroak, erdaldunak diran irakasleentzat, batez ere, eratuak izango dira; gutxienez lau toki berezietan, bizkaieraz, gipuzkoeraz, laburdieraz eta zuberoeraz emateko.

Euzkeraz ikasten ari-izango diran mutil-neskaentzat, beste uda-egonaldia bereziak ere antolatzea txit egokia izango litzake.

Ikastaroan geyen ikasiko dutenentzako saria bezela.

Beste egon-aldi berezi batzuk ere antola litezke: Ikasleen edo aurren trukea`ren bidez; gurasoen baimenez eta bereziki egingo litzaken erakuntza baten bidez.

Euzkadi osoan ari-izango diran irrati guztiak, egunero, ta egunean bein gutxienez, euzkeraren ikaskayak emateko beartuak izango dira.

Gurbillago ta askoz astiroago erabiltzeko, bigarren bidea dugu, naiz eta errietan eta irakasteko gaietan, zedarri askoz txikiagoetan barna ari bearr-izango dugun arren.

Ona izango da, guztiagatik, beste azpegi berezi ori ongienik azterkatzea: Euzkaldun errietan, euzkera, lenengo irakaskintzan bidez nola sartu.

Ortik asi bearr eta ortan emateko ditugun lenengo urrats garrantzitsuenak.

Enurarik gabe, gure irakaskintzari buruz dauzkagun arlo guztietatik, auxe bearren duguna, eta bide batez, gure arreta ta ardura aundienak eskatzen dizkiguna.

Euzkera, irakaskintzan, bidez sartzea; ots, kultura orokarraren gaiak, gai guztiak, euzkeraz irakasi ta ikastea.